1967-an, Burlatako hiru lagun, erabakitzen dute bere soldatekin, hiru buruhaundi erostea; Tximua, Amona eta Euskalduna.
Patxi Esparza, Jokin Aztiz eta Benito Ripodas, hiru buruhaundi hauen jabeak, proposatzen dute, Burlatako kontzejuari, herriko haurrei alaitzeko, hiru buruhaundi berriak erostea. Zaragozako lantegi batean erosten dira, izen hauekin, Robaculeros, Tuerto eta Napoleón.
70. urteen asieran, udaletxea, konpartsa handitzea beharrezkoa dela ikusten du eta, bi erraldoi, hiru buruhaundi eta hiru zaldiko erosten ditu. Bi erraldoiak, Fernando eta Isabel Errege Katolikoak dira, eta buruhaundiak, Ehiztaria, Toreatzailea eta Berrugoia.
70. urteen erdieran, Zaragozako lantegi berberari, beste eskaini bat egiten zaio, bi erraldoi gehiago, Errege Afrikarrak eta beste bost Buruhaundi; Zoroa, Otsoa, Pailasoa, Gitanarra eta Elefantea.
80 urteen asieran, beste eskeini bat egiten da, hau azkena izanik. Beste bi erraldoi Marco Antonio eta Kleopatra, eta beste lau buruhaundi; Gitanarra, Mexikarra, Polizia, eta Popeye. Eta horrela geratzen da osatuta konpartsa.
1991-an konpartsa haunditzea pentsatzen da, herriarekin zerikusia duten bi erraldoiekin (bi buztanikara), eta daudenak konpontzea, baina ez zen lortu, aurrekontua oso altua zelako. Irudi gustiak, seriean eginak daude, eta herri askotan, zeukaten kopiak berberak.
KONPATSAREN IRAULTZA
1992-ko Ekainak 23-an, herriko auzotarrak ikusten dute, Burlatako erraldoi berriak, herriko lau pertsonai ezagunak direla. Infanta Leonor de Borbon, Berndard D’Armagnac, Francisco Ardanaz “Soldau” eta Josefa Ardanaz.
Beste xehestazun bat kontuan izatera, bi bikoteen artean, 500 urteko aldea izatearren, bi bikoteak, etxe berberan bizi izan ziren. Palacio de Armeria edo “Soldau” etxea. Francisco artzen zuen ezizena.
Nahiz eta hainbeste buruhaundi aipatu diren, 2008 urterarte, bakarrik biziki geratzen ziren hauek: POPEYE, OTSOA, ZOROA, 2 GITANARRAK, ELEFANTEA, MEXIKARRA, PAILASOA, POLIZIA, NAFARTARRA (konpartsara azkena gehitu zena, Tuterako, La Orden del Volatinen oparia 1998-an), eta bi zaldiko. Beste guztiekin, ez dakigu zer gertatu zen. Denak “Aragonesa en Fiestas” lantegia egin zituen
Gaur egun 5 kiliki berri daude, 2008-an eginak, mari ganuzaren eskutik: baratzain, buztanikara, errementari, txitxiriarra, zapatagain. |